XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAITE - Ahotik kendu didazu!

Zuek denok aberasten zareten bitartean, nik ikasketak amaitu behar eta, jakina, nere poltsikotik.

Eta hori, besteak beste, gaur ere, hemendik bi ordu barru, Marijoseren etxera joan eta bere bi ume zoragarriak zainduz.

TXEMA - Beno, baina bi ordu badauzkagu behintzat, ezta?

MAITE - Bai, baina aurretik aitak etorri behar du.

TXEMA - Hona?

MAITE - Bai, hona etortzekotan geratu da.

TXEMA - Baina... nik uste nuen zure ama eta...

MAITE - Apartatuta daude bai, baina nik uste aitak urtean bizpahiru egun egingo dituela etxera azaldu gabe...

TXEMA - Marka duk!

MAITE - Marka? Markatik gutxi gure aitak!

Etxean egon behar zuenean ez zen egoten, eta orain, etxetik kanpo dagoenean, txoro baten moduan, hortxe, beti etxera bueltaka eta beti zerbaiten eske!

TXEMA - Ez naiz harritzen filosofia ikasten aritzea, neska!

Inork behar izatekotan...

MAITE - Graxioxoa benetan, inbentore jauna!

Zuk bai asmatu!

Baina sekula ez zait txiste hori gustatu.

TXEMA - Kontatzen dituzun gauzekin ez dakit, ba!

Beno, zer? Joango al gara?

MAITE - Ezin dut. Txema!

Benetan, geratu beharra daukat...

TXEMA - Lastima!

Amona inguratu zaie.

AMONA - Azkenean, hemen al daukazu aita?